Atxondoko Eskola Durangaldean sukaldea izateko eskaera egin duen lehenengo eskola

IMG_6112

Kalitatezko elikadura osasuntsua umeentzat, bertako eta sasoiko produktuekin. Horixe aldarrikatzen dabil Atxondoko Herri Eskolako Ikasleen Guraso Elkartea Berton Bertokoa dinamiko kideen laguntzagaz.

“Lehenengo produktoreei bisitekin hasi ziren, gero herriko sukaldariak (Akebaso, Mendi Goikoa, Etxoste eta Makatzeta) etorri ziren eskolara, sukaldaritza klaseak ematen. Ondoren, gurasoak auzo lanean Ortua egin zuten. Irakasleak eta ikasleak atxurra hartu eta martxan ipini zuten curriculumean sarturik” azaldu dute Guraso Elkartetik.

Aurreko asteko eskola kontseiluan Hezkuntza Sailari sukaldea eskatzea erabaki ostean, Atxondo Berton Bertokoa ekimenaren barruan dauden bederatzi eskolatik seigarrena izan daiteke sukaldea edukitzen. “Egun bost eskolek dute sukaldea, eta gu seigarrenak izan gaitezke”, jakitera eman du Azpirik. Irakasle, zuzendaritza talde, guraso eta udal ordezkariek aho batez onartu duten eskaria eskolako hormetatik haratago doan zerbait dela adierazi dute ekimenaren bultzatzaileek. “Guretzat elikadura kultura da, eta bertako eta sasoiko produktuak kontsumitzeko lan egin behar dugu”, esan du Azpirik.

Eskaera honekin, Atxondoko herri eskola sukaldea, eskatzen duen Berton Bertoko taldeko lehen eskolan bihurtu da, hauxe baita Berton Bertokoa ekimenaren helburutariko bat ikasturte honetarako.

ITURRIA: dotb.eus, anboto.org

 

Utzi iruzkina