Durangaldeko gurasoek osatutako taldea da Berton Bertokoa. Bi urte daramatzate lanean eskoletako jantokietan Eusko Jaurlaritzak ezarritako catering sistematik atera eta bestelako eredu bat aldarrikatzen: eskolan bertan prestatutako janaria, eskualdeko produktu ekologikoekin egindakoa. Umorea erabiliz, egun baten buruan euren eskaerei erantzunik eman ezean, Durangaldea oilo gorotzez beteko dutela mehatxu egin dute.