Berton Bertokoa. Eskola-jangela berriak diseinatzeko, Hezkuntza-komunitate osoaren parte-hartzea exijitzen diogu EUSKO JAURLARITZARI!

irudiak-2020-23_bi-1

Familiek, langileek, ekoizleek eta eragile sozialek osatutako ekimena da Gure platera, gure aukera. Bere helburua da eskola-jangela osasuntsuagoak eta jasangarriagoak lortzea.

Azken urteetan ehundaka pertsonek egindako lanari esker, kasu askotan boluntarioa, gaur egun eskola-komunitateak sentsibilizatuta daude jangela osasuntsuagoak eta jasangarriagoak lortzeko beharraz.

Gero eta eskola-komunitate, eragile sozial eta politiko gehiago daude aldaketaren alde, eta proposamen eraldatzaileak egiten ari dira gure seme-alabek ez ditzaten jan catering enpresa handiek euren platerretan jartzen dituzten elikagaiak.

Elikadura osasuntsua eta jasangarriarekin kontzientziatuta dagoen gizartea daukagu, eta bereziki eskola-jangelak duen hezkuntza-balioaz. Iritzi berbera dauka Eusko Jaurlaritzak?

Informazio gehiago: gure platera gure aukera

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s