Eskolaren beharrak

Atxondoko IGEtik eta Atxondoko eskolatik gure izena azkenengo albisteetan irten denez, gauza batzuk ditugu argitzeko.
Atxondoko Udalak, behin ere ez digu galdetu eskolak dituen beharren inguruan, beraien kabuz erabakitzen dabiltza zeintzuk diren, eskolara hurbildu gabe. Albisteetan ikusi dugunaren arabera, Udaletxeak eskolako txintxaunetan aterpe bat eta eskolarako irisgarritasuna hobetzeko 300.000€ baino gehiago kostako den igogailu bat ipiniko ditu.
Bai Guraso Elkartearentzat bai Eskolarentzat, garrantzitsuena eta premia handiena duena, hainbat urtetan bueltaka gabiltzan eskolarako sukaldea eta Haurreskola proiektua da. Proiektu honek eskolarako SUKALDEA du ardatz eta, bide batez, proiektuan sartu zen
haurreskolaren proiektua. Lanean jarraitzen dugu eta, badirudi, 2021eko udan gauzatuko dela
Hezkuntza Sailari dagokion eskola proiektua. Udaletxeari dagokion Haurreskolaren
honekin batera joan behar dela uste dugu, moduluak urte batzuk bait daramatzate
erabilgarritasun epea bukatuta.
Aterpearen premia ikusten dugu, baina proiektu horren barruan; Obra egiterakoan orain dagoen aterpearen zati handi bat 2-3 urteko umeen gela izango bait da. Eskola eta guraso elkartearen harridurarako, irailean udaletxeak aterpea ipiniko zuela iragarri zigun, inori ezer
galdetu gabe.
Beste alde batetik, aterpe honek ez ditu udaletxeak zehazten duen bezala, herrian eta eskolan dagoen haur parkeen gabezia konpontzen. Udaletxeak 2019ko irailean ondorengoa proposatu zuen: “Atxondoko Udalak azaldu du prest daudela kaltetuak sentitu diren taldeekin batera, denen artean beste gune bat topatu, eta umeentzako parke berri bat sortzeko. Eta, datorren urteko aurrekontuetan, aurrekontu parte-hartzaileen artean, diru kopuru bat parke berri bat sortzeko erabiltzea” eta honi erantzunez, Guraso elkartetik prozesu parte hartzaile bat ireki nahi dugu. Eskola, herritar eta udaletxearekin batera, eskolako jolastokiaz eta ondoan dagoen lursailaz baliatuz, gure jolastokiaren berrantolaketa proiektu bat sortu eta abian jarri nahi dugu, hainbat herritan egiten ari diren bezala, Elorrion eta Abadinon adibidez.
Igogailuari buruz, ez dugu eskolarako beharrezkoa ikusten eta inoiz ez dugu eskolarako irisgarritasuna hobetzeko proposamenik luzatu. Eskolak baditu beste lehentasun batzuk 300.000€ekin aurrera eramateko. Udalak berak horren beharra ikusten badu, beraien erabakia da igogailua egitea, baina argi utzi nahi dugu obra honek ez daukala eskolaren irisgarritasuna hobetzea ardatz.
Ezin dugu aipatu barik utzi, herriko liburutegiak itxita jarraitzen duela. Garu egungo egoera ikusita, gure liburutegia itxita egotea ulertezina egiten zaigu.
Kontuan izan behar dugu ere, Covid-19ak sortutako egorea zail honetan, eta konfinamendu posible baten aurrean, gure herriko zenbait haurrek jasan dezaketen arrakala digitala kontuan izanda, udaletxeak arazo honi aurre egiteko plan argi bat izatea funtsezkoa iruditzen zaigu
(interneta izan eta ordaintzeko aukerez ari gara batipat).

Gure ustez, Udaletxeak benetan herriko eskolaren alde egin nahi badu, hurbiltzea eta galdetzea dauka, eskolako ateak irekita daude eskolaren lehentasunak zeintzuk diren azaldu, jakinarazi eta ondoren erabakitzeko. Hauteskunde kanpainan, eskolarako hitz eman zituzten
urteko 100.000€rekin gauza asko egin ahal dira: sukaldea, haurreskola eta jolastoki berri bat, besteak beste.

Guzti horregatik, Udaletxeari hurrengo urteko aurrekontuetan gure eskariak kontutan izan ditzan eskatzen diogu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s