Berton Bertokoa. Eskola denetan sukaldeak “bereizketarik gabe” eta “ahalik arinen” egiteko eskatu dio Hezkuntza Sailari

berton_tokikom_700x700-1

Ikastetxeetan sukaldeak egitea aurreikusten du Eusko Jaurlaritzaren 2019-2023 Azpiegitura Planak. Denbora aurrera doa eta eskualdeko ikastetxe bakoitzean ematen diren pausuetan desorekak ikusi dituzte. Eskola baten baino gehiagotan arkitektorik ere ez da igaro oraindik.

Horregatik, eskualdeko bost ikastetxetan gaur eguneko egoera zein den azaldu dute gaur Zabalarra eskolan eskainitako prentsaurrekoan. Informazio hori emanda, eskola denetan sukaldeak “inolako bereizketarik gabe” eta “ahalik arinen” egiteko eskatu diote Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari.

Horrez gainera, jangela eredu berria diseinatzerako orduan “hezkuntzako eragileekin elkartzeko” eta “euren iritziak jasotzeko” eskatu dute, “denon artean eredu jasangarri, osasungarri, hezitzaile eta hezkide bat egiteko”.

Eskoletako egoera

Zabalarra eskolatik “oraindik ez da teknikorik pasatu” obraren nondik norakoak emateko Gaizka Agirreren arabera. “Beste batzuetara joan dira eta guk ez dugu inolako informaziorik gaur eguneko egoeraren inguruan”, azaldu du.

Zornotzako Larrea eskolan (Luis Urrengoetxea kalekoan) maiatzean onartu zuen eskola kontseiluak sukaldea egiteko eskaera egitea. “Oraindik ez dugu erantzunik jaso”, adierazi du Amagoia Azkonak.

Zornotzako berdina gertatzen da Matienako eskolan ere. Sukaldea egiteko eskaera eginda dago, baina “oraindik ez dugu erantzunik”, Ibon Aranaren esanetan.

Zaldibarko eskolatik igaro da arkitektoa proposamen batekin. “Guk gure proposamena egin diogu. Printzipioz onartuta dago, baina oraindik ez dago proiekturik eta ez dugu berririk”, esan du Sergio Gallegok.

Atxondoko eskolatik ere pasatu da arkitektoa bere proiektuarekin. Gaur egun jantokia dagoen tokian sukaldea egitea proposatu du. “Guk beste proposamen bat daukagu. Itxaroten gaude arkitektoa berriro noiz etorriko den guk gure proposamena azaltzeko”, argitu du Urkiol Arkarazok.

Iturria: anboto.org

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s